Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2020

2020.11.20

  E raikinak altueran jartzeko ideia jarraituz, beheko solairuan uzten dudan eremu berdea baratzak eta parkeak jartzeko izango da, gainera koltxoi berde bat sortzen dut ibaiaren inguruan dauden zuhaitzekin. Baratza hauek publikoak izango dira eta beste batzuk eskolarako, ikasteko. Eremu sozio-kulturala eta ekonomikoak sortzeko idearekin jarraitzen dut, horregatik daude eraikinak modu horretara banatuta. Hegoaldean ikasgelak daude udaran kanpin bezala erabiltzeko. Iparraldera jarraituz aire libreko liburutegitik, estalkia duena, pasatzen gara gure ibilbidean. Liburutegia pasa ondoren jantokira iristen gara eta ondoren esperientzi tailerrara. Ibaiaren ekialdean taberna dago eta planoaren iparraldean pabilioi multifuntzionala. Instalazio guzti hauek erabilera publikoa dute, edonorrek bertan sartu daiteke. Etxebizitzak dauden lekuan utziz eta instalazio berri hauekin auzo bat sortu nahi dut baratzekin lagunduz.